Gipuzkoako Aldundiak eta Kutxa Fundazioak deeptech ekintzailetzaren aldeko apustua indartu dute, 5 milioiko inbertsio batekin

Biozientziak Gipuzkoa Fundazioak, Deeptek Gipuzkoa Fundazioa izena hartuko du, eta bere jarduera-eremua mugako teknologia aurreratuetara zabalduko du, besteak beste, adimen artifizialera eta algoritmia aurreratura, teknologia kuantikoetara, material berrietara, bioteknologiara edo blockchain teknologietara. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak bost milioi euroko inbertsio bateratua iragarri dute gaur prentsaurrekoan, deeptech teknologien eremuan enpresa-ekimenak sustatzeko. Unai Andueza ekonomia […]