Datu pertsonalak babesteko arauak

BIC GIPUZKOA-ek erabiltzailearen intimitatea gordetzeko konpromisoa hartu du. Hori dela-eta, BIC GIPUZKOA-ek datu pertsonalak babesteko legeak eskatzen dituen neurriak hartu ditu; esate baterako, 1720/2007 Errege Dekretua. Dekretu horretan onartuta dago norberaren datuak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurrien erregelamendua. Era berean, BIC GIPUZKOA saiatuko da eskura dituen babesteko bitarteko tekniko gehigarri guztiak erabiltzen.

Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera izango du “cookies en” agerpena abisatzeko moduan eta, behar izanez gero, disko gogorrean instalatzea galarazteko. Mesedez, informazio gehiagorako, begira itzazu zure nabigatzailearen argibideak eta eskuliburuak.

Horretarako, zerbitzu edo eduki zehatz bakoitzean, arduradun batek zehaztuko ditu datu pertsonalak tratatzearen inguruko helburuak eta bitartekoak, eta zerbitzuak edo edukiak pribatutasun-politika betetzea ziurtatuko du. Horrela, ondorengoak zehaztuko ditu:

Pribatutasun-deklarazioa

Pribatutasun-deklarazio honekin, BIC GIPUZKOA-ek zuk emandako informazioaz egingo duen erabileraren inguruko politika azaltzen du:

BIC GIPUZKOA-en erabiltzaileak (bezeroak) bere erabiltzaile-izena eta sarbide-gakoa (edo pasahitza) babestu behar ditu, baimendu gabeko erabileren aurrean. www.bicgipuzkoa.eus-en zure erabiltzaile-izenarekin eta sarbide-gakoarekin erabiltzea zure erantzukizuna izango da.

Ahalik eta azkarren harremanetan jarri behar duzu gure Departamentu Juridikoarekin, honako posta elektroniko honen bitartez, bic@bicgipuzkoa.eus edo 943 000 999 telefonora deituta, zure erabiltzaile-izena eta pasahitza norbaitek baimenik gabe erabili dituela antzematen baduzu.

Sartzeko, baliogabetzeko, zuzentzeko eta aurka joateko eskubideak

Erabiltzaileek onartuta izateaz gain, erabili ahal izango dituzte sartzeko, baliogabetzeko, zuzentzeko eta aurka joateko eskubideak; halaber, datuak norbaiti utzitakoan, horren gaineko informazioa jakiteko eskubidea dute. Horretarako, BIC GIPUZKOA-ekin harremanetan jarri behar dute posta elektroniko bitartez ( bic@bicgipuzkoa.eus) edo honako helbide honetara idatziaz: Miramon Parke Teknologikoa, Miramon pasealekua, 170, 3. solairua.