Aldundiak, Kutxa Fundazioak eta BIC Gipuzkoak Deep Tech-en aldeko apustua indartu dute Madrilen, Science for Industry azokan

Gipuzkoako Foru Aldundiak Madrilgo Science for Industry (S4i) azokan parte hartu du gaur. Azoka hori zientzia aurreratuan oinarritutako transferentzia teknologikoari buruzko nazioarteko topaketa nagusietako bat da. Ordezkaritzak, Unai Andueza Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatua buru dela, Deep Tech alorrean lankidetza-aukera berriak aztertu ditu. Topaketan, 3.000 parte-hartzaile baino gehiago bildu dira –unibertsitateak, ikerketa-zentroak, startup-ak, enpresak […]